Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo. Estoy de acuerdo

Partekatuz
Konektatuz
Komunitatea sortuz
Ekosistema egiten dugu

Enpresa berriak sortzeko abenturan, bizkorrago joateko, zoaz bakarrik.
Baina urrun iritsi nahi baduzu, zoaz jende gehiagorekin.

Joango al gara elkarrekin?

Azken berriak blogean

Ikaskuntza komunitatea

ADEGIren Ekintzaileen Forokook uste dugu lorpenetan eta porrotetan oinarritutako esperientziak partekatzea ikaskuntza-baliabide oso baliotsua dela. Esku-zabaltasun horri esker, honako hauek lor ditzakegu:

  • - Adin, sektore eta proiektuen garapen-fase desberdineko ekintzaileen artean elkarreragiteko guneak sortzea. Ekosistema ekintzaile bizia da gurea, elkartutako talentuak eta balioak direla eta. Enpresa-kudeaketaren arloko gai nagusiei buruzko tailerrak baliatzen ditugu, hala nola taldekako nahiz bakarkako tutoretza-saioak eta saio ludikoak.
  • - Honakoa jasoko dugu ADEGIren eskutik: enpresa-interesen defentsan eta sustapenean egindako 30 urteko ibilbidean pilatutako ezagutza. Laguntza eta aholkularitza-baliabide funtsezkoak, baita ADEGIren enpresa-kideek eratutako plataforma/sarea partekatzeak dakartzan aukerak sorrarazteko harreman-sarea ere.

Egiten duguna gara:

Kontsultatu blogean argitaratu ditugun ikaskuntza-esperientziak

Kontsultatu blogean argitaratu ditugun ekimenak

Ikusi bideoak

Eragin-komunitatea

Adegiko Ekintzaileen Foroan, duela gutxi sortutako enpresak daude, askotarikoak, negozio-eredu berritzaileak dituztenak. Foroaren arrakastaren gakoa lan egiteko modua da. Hain zuzen, ikasketa-komunitate gisa funtzionatzen du: esperientziak, ezagutza eta elkarlanerako aukerak partekatzen dituzte, eta horren ondorioz, foroko kideen eta enpresa-komunitateko gainerako partaideen arteko negozio-aukerak sortzen dira. Eragin-komunitate baten gisa pentsatzen eta jokatzen du. Komunitate horretan, negozio berriak sustatzen dituzten 90 talde baino gehiago daude; azkar eta ezagutzarekin jardun dezakete, eta eragina dute ekintzaileok enpresak sortzeko esparru-baldintza hobetu dezaketenengan.

  • Hain zuzen:
    • - Lege-neurriak proposatzea, enpresa-proiektu berriak sortzea errazteko, eta zerga-sistema bat ezartzea, proiektu horiek finkatzeko.
    • - Inbertsio-fondo gehiago erakartzea sustatzea.
    • - Ekintzailetza-kultura handiagoa sustatzea.

Egiten duguna gara:

Erlazionatutako artikuluak

Kontsultatu blogean argitaratu ditugun ekimenak

Ikusi bideoak

Egiazko sinergiak

ADEGIren Ekintzaileen Foroan emaitzen kontuan egiazko eragina duten sinergiak ahalbidetzeko asmoa dugu. Hori dela eta, gure ahaleginaren zatirik handienaren ardatza honako hau da:

  • - Foroko enpresa-kideen artean loturak bideratzea (sareko lanaren bidez, bilera ludikoak eginda, etab.), aukerak eta diru-iturriak sortzeko.
  • - Ekintzaileen arteko lankidetza-sareak sustatzea eta aktibatzea. Jakintza eta esperientzia gune garrantzitsuak dira, lurraldean eragin handia duten proiektuak sorrarazten dituztenak.

Egiten duguna gara:

Kontsultatu blogean argitaratu ditugun sinergiak

Kontsultatu blogean argitaratu ditugun ekimenak

Ikusi bideoak

Nor gara

Foroaren abentura hau 2011. urtean hasi zen, Adegi Enpresarien Elkarteak Gipuzkoako zenbat startupekin programa pilotu bat probatzeko erabakia hartu zuenean, eta foroaren sustatzaileen borondateari esker, Adegin bertan zein lurraldean gauza desberdinak egiteko gogoak zituzten ekintzaile horiei esker. Egun, 90 enpresa berri baino gehiago gara. Haien baldintzak dira aktibotzat berrikuntza duten negozio-ereduak garatzea eta 10 urte baino gutxiago izatea.

Ezagutu nahi gaituzu? Gure ekintzaileen komunitateari buruz gehiago jakin dezakezu blogean, vimeon edo jarraian daukazun bilatzailean.

Jakintza-arloaren araberako bilatzailea

Jakintza-arloa aukeratu

Talde koordinatzailea

Foroaren jarduteko gaitasuna hobetu, eta lan-arlo guztien ibilbidea luzatzeko, lau ordezkari hautatu ditugu, talde koordinatzailea osatuko dutenak.

Harremanetarako

Komunitate honekin bat egin nahi duzu?

Ekintzailea zara, proiektu bat martxan daukazu, eta komunitate honekin bat egiteak lagunduko dizula uste duzu? Jarri gurekin harremanetan foro@adegi.es, helbide elektronikoaren bidez, elkar ezagutzeko geratuko gara, eta zugatik zer egin dezakegun kontatuko dizugu!



Zure talentuak, esperientziak… interesatu egiten gaituzte, eta “ekintzaileen tribu” honi eta haren Gipuzkoako ekosistemari zer ekarpen egin diezaiekezun jakin nahi dugu.

 

Premios emprendedor XXI

 

Gurekin izan ziren, eta "handiak" bihurtu ziren.

  • AVS Added Value Solutions
  • Bunt Planet
  • Metallied
  • Prosumerlab
  • WaveGarden